Couverture de ARGIA

ARGIA

ARGIA

De : ARGIA
Écouter gratuitement

À propos de ce contenu audio

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

© 2026 ARGIA
Politique et gouvernement
Épisodes
  • Etxerako Lanak 1x14: Nola landu sexualitatea ludotekan? (2)
    Apr 27 2026

    Jolaserako eta deskubrimendurako espazioak dira ludotekak, gazte-txokoak, udalekuak… eta testuinguru horretan, sexualitateari lotutako galderak, kezkak eta bizipenak nola kudeatu azaldu diote Mikel Garcia Idiakezi Ibai Fresnedo eta Lide Galdosek.

    Afficher plus Afficher moins
    14 min
  • Egonarria 4x10: Zizareekin ongarria egiten | Monika Prieto (Amalurra proiektua)
    Apr 24 2026

    Zizareen mundu miragarrian murgildu gaitu Monika Prietok. Ba al zenekien hiru hilero bikoiztu dezaketela euren populazioa? Zizareei jaten nola ematen dien ikusiko dugu, zizareek materia organikoa transformatu dezaten. Lur bizia izateko kide garrantzitsuak dira. Horregatik, baratzerik baduzu, interesatuko zaizu: zizare humusa egiteko behar den azpiegitura sinplea eta urratsak azaldu dizkigu.
    Hondakin organikoak alferrik galdu beharrean ongarri oso on bat egiteko aukera ikusi zuen Prietok, eta horregatik abiatu zuen Iruñean Amalurra proiektua: bertan zizare humusa egiten du eta formazio saioak eskaintzen ditu.

    Afficher plus Afficher moins
    26 min
  • Beranduegi 6x15: Sionista zuriak gara
    Apr 22 2026

    AEK-k esango lukeen bezala, kontraesana gara, eta halaxe gabiltza: monarkiaren aurka gaude, baina errege kopak bihotza poztu digu; Palestina defendatzen dugu, baina sionista zuriak garela ikasi dugu. Saio zinez autokritikoa atera zaigu aste honetakoa.

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

    Afficher plus Afficher moins
    1 h
Aucun commentaire pour le moment