Épisodes

  • Etxerako Lanak 1x14: Nola landu sexualitatea ludotekan? (2)
    Apr 27 2026

    Jolaserako eta deskubrimendurako espazioak dira ludotekak, gazte-txokoak, udalekuak… eta testuinguru horretan, sexualitateari lotutako galderak, kezkak eta bizipenak nola kudeatu azaldu diote Mikel Garcia Idiakezi Ibai Fresnedo eta Lide Galdosek.

    Afficher plus Afficher moins
    14 min
  • Egonarria 4x10: Zizareekin ongarria egiten | Monika Prieto (Amalurra proiektua)
    Apr 24 2026

    Zizareen mundu miragarrian murgildu gaitu Monika Prietok. Ba al zenekien hiru hilero bikoiztu dezaketela euren populazioa? Zizareei jaten nola ematen dien ikusiko dugu, zizareek materia organikoa transformatu dezaten. Lur bizia izateko kide garrantzitsuak dira. Horregatik, baratzerik baduzu, interesatuko zaizu: zizare humusa egiteko behar den azpiegitura sinplea eta urratsak azaldu dizkigu.
    Hondakin organikoak alferrik galdu beharrean ongarri oso on bat egiteko aukera ikusi zuen Prietok, eta horregatik abiatu zuen Iruñean Amalurra proiektua: bertan zizare humusa egiten du eta formazio saioak eskaintzen ditu.

    Afficher plus Afficher moins
    26 min
  • Beranduegi 6x15: Sionista zuriak gara
    Apr 22 2026

    AEK-k esango lukeen bezala, kontraesana gara, eta halaxe gabiltza: monarkiaren aurka gaude, baina errege kopak bihotza poztu digu; Palestina defendatzen dugu, baina sionista zuriak garela ikasi dugu. Saio zinez autokritikoa atera zaigu aste honetakoa.

    E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

    Afficher plus Afficher moins
    1 h
  • Oroimen Histerikoa 4x23: Artearen hastapenak
    Apr 21 2026

    Azken urtean, artearen hastapenei buruz genekiena zalantzan jarri duten bi aurkikuntza egin dituzte.Adibidez, duela aste batzuetako albistea izan da margolanik zaharrena topatu dutela Sulawesi uhartean (egungo Indonesian). Eta saio honetan zalantzan jartzen den guztia gustatzen zaigunez, horretaz aritu da aste honetan Nagore Irazustabarrena.

    Afficher plus Afficher moins
    20 min
  • Nola landu sexualitatea eskolan eta etxean? (1)
    Apr 20 2026

    Bi saiotan banatutako lehenengo podcast honetan, gorputzak, emozioak, generoa, pornoa eta orokorrean sexualitatea haur eta gazteekin lantzeko estrategiez mintzatu zaizkio Mikel Garcia Idiakezi hiru sexologo: Mikel Oribe, Nahia Rojo eta Olatz Berastegi.

    Afficher plus Afficher moins
    14 min
  • Menda Bikoitza 3x14: Zuhaitzak ere sendagai
    Apr 16 2026

    Animaliak eta landareak soinuen bidez komunikatzen dira, lehen ere aritu izan gara gai honetaz. Gustatzen zaigun gaia da eta beste ikerketa bat ekarri dugu gaurkoan, lerro beretik, biologian gauzak aldatu egin baititzake. Animaliak eta landareak, azken hauentzat estres egoerak daudenean, komunikatu egiten direla ikusi da berriro ere. Gizakiak entzun ezinezko hertzio maila batean gertatzen da hau eta biokomunikazioaren esparruan jakintza areagotzea ekarri du, oraindik ikertzeko dagoen interakzio akustikoko sare bat badagoela esan nahi baitu.

    Zuhaitzak ere badira sendabelar, akaso senda-zuhaitz esan beharko genuke. Pinua eta zedroa sendagaiak dira eta Europa iparraldearekin alderatuta gure artean erabilera tradizio txikiagoa duten arren, merezi duten sendagaiak dituzte. Gomendioen atalean landu dugu zer eta nola erabili.

    Afficher plus Afficher moins
    31 min
  • Beranduegi 6x14: Izar erditu eta Oskar agertu
    Apr 15 2026

    Beranduegi ama izan da, eta badugu gure armadarako lehendabiziko soldadua, Izarren baginatik etorrita. Izarren faltan, azken saioetan oso presente izan dugun kontzeptu bat hezur-haragitu zaigu: "Oskar". Paristik ez, baina Bilbotik datorren artista bat da bera, galderaz beteta Euskadirentzat.

    AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere garatzen dituzte. Zer egin umeak ETA zer den galdetzen dizunean; edo borroka armatua zer den; nola izkin egin? Bi aditu ditugu Beranduegin eta dena azaldu digute. Horrez gain, greba orokorra, euskararen aurkako oldarraldiaren harira ARGIAk egindako ikerketa eta therianak kritikatzen dituzten “animaliak” izan ditugu hizpide.

    Afficher plus Afficher moins
    1 h et 6 min
  • Oroimen Histerikoa 4x22: Irango Mitoaroa
    Apr 14 2026

    Iranen iraganaz hitz egingo dugu. Zertarako? Gaur egun gertatzen ari denaren kausak ezagutzeko? Ez. Alderantziz. Antzinako Pertsiaz arituko gara, egungo egoeratik ahalik eta gehien urrunduta. Eta horretarako, unikornioez, adarbakarrez hitz egingo dugu, existitzen ez den animalia famatu honetaz.



    Afficher plus Afficher moins
    26 min