Épisodes

  • #28 - Garazi Albizua, zein hitz zen emotikono hori?
    Feb 18 2026

    Garazi Albizua gidoilaria, diseinatzaile grafikoa eta idazlea da. Aspaldi erabaki zuen ez zituela sare-sozialak nahi eta ez du inoiz Adimen Artifiziala probatu, ez du nahi.

    Hamaiketakoa egitera etorri da gure estudioetara, ardoa eta tortillarekin lagunduta, teknologiarekin eta bizitzaren abiadurarekin zer nolako erlazioa duen kontatu digu eta horrek bere sorkuntza prozesuan duen eragina azaldu du.

    Afficher plus Afficher moins
    38 min
  • #27 - Iker Iribarren, edukia sortu kuadrillan pentsatzen
    Feb 4 2026

    Eduki sortzaileek norentzat sortzen dute edukia? Normalean publikoak erabakitzen du, baina Iker Iribarrenen kasua ez da hori, berak kuadrillan sortzen diren txisteak eta ideiak sareetan konpartitzen baititu.

    Hamaiketakoa egiten ari ginela, ardoa eta tortilla medio, bere eduki sortzaile rola zein den kontatu digu eta bere algoritmoa zein den jakin dugu. Zer eduki mota uste duzue kontsumitzen duela Ikerrek?

    Afficher plus Afficher moins
    31 min
  • #26 - Maren Lezeta, Realzalea betidanik
    Jan 21 2026

    Maren Lezeta Realeko jokalaria da. Txiki-txikitatik ibili izan da baloiarekin alde batetik bestera eta Aretxabaletako plazan afizio bezala hasi zena orain bere ogibidea da. Hamaiketakoan Aretxabaletako erdilariak erritualei, laguntasunari eta musikari buruz hitz egin digu.

    Afficher plus Afficher moins
    31 min
  • #25 - Lide Hernando, trenak ezin dira pasatzen utzi
    Dec 10 2025

    Lide Hernando, Bele, abeslaria eta gitarra jotzailea da. Muturrez zerura lan berria aurkeztu du Durangoko Azokan, baina azken lan honek suposatzen duen bidaia berria bizitzen ari den bitartean, oraindik jarraitzen du Fermin Muguruzarekin egindako biraren ajeak.

    Afficher plus Afficher moins
    28 min
  • #24.- MR. LUKEN eta bere top 10a
    Nov 26 2025

    Futbolean abila da eta musikan ere bai. Txikitatik izan du musikarekiko ezin egona. Mr Luken bezala sinatzen ditu abestiak eta Txuso ekoizlearekin batera ari da lanean. Hamaiketakoan hortaz eta beste hamaika kontuz hitz egin dugu. Tortilaren eta saltxitxoiaren laguntzaz hitz egin ere. Azkenburuko gisa bere musika taldeen top 10a egin digu. Entzun nahi?

    Afficher plus Afficher moins
    29 min
  • #23 - Joseba Sacristán, uhinetan hegan
    Nov 12 2025

    Hamaiketakoa itzuli da!

    Denboraldi berriari ekin diogu eta Joseba Sacristán izan da gure lehenengo gonbidatua. Pertsona kurioso bat dela dio Josebak eta, horrela da, bere zaletasun eta interes guztiak arakatzen dituelako, besteak beste, Maien egutegia.

    Afficher plus Afficher moins
    26 min
  • #22 - Kike Amonarriz, euskararekin errealista
    Jul 23 2025

    Kike Amonarrizekin bukatu dugu Hamaiketakoa podcastaren lehenengo denboraldia. Euskararen bilakaerari buruz eta gazteek egiten duten erabilerari buruz hitz egin dugu berarekin.

    Gainera hurrengo gogoeta proposatu digu: ez al da hizkuntza kolokiala koloniala izango?

    Afficher plus Afficher moins
    48 min
  • #21 - Kiliki, konspirazio jesuitak
    Jul 9 2025

    Musikan bakarkako ibilbideari ekin dio Kilikik, pozik dagoela esan digu Hamaiketakoan baina, tortilla eta ardoa medio, abeslariaren beste hainbat alderdi ezagutu ditugu, besteak beste, GKS edo Ernai nahiago duen.

    Afficher plus Afficher moins
    35 min