Épisodes

  • Albiste bitxiek, Test Zoroak eta horoskopoak, umorea eta poztasuna ekarri digute beste behin ere
    Jun 28 2025

    Aste honetako ‘Bide Ertzean’ saioan, lanean jarri nahi izan ditugu gure gonbidatuak jolas ezberdin batekin. Albiste bitxi batzuk prestatu ditugu erredakzioan, beraiek, tonu serioago batean irakurri ditzaten. Nahiz eta momenturen batean edo besteak barreak ihes egin. Test Zoroak ez digu inolako hutsik egin, eta aspaldiko partez, horoskopoa irakurtzeko tartea ere hartu dugu.

    La entrada Albiste bitxiek, Test Zoroak eta horoskopoak, umorea eta poztasuna ekarri digute beste behin ere se publicó primero en Ataun Irratia.

    Afficher plus Afficher moins
    31 min
  • Peli Lekuona eta Xabier Rodriguez izan dira larunbat honetako ‘Bide Ertzean’ saioaren gonbidatuak
    Jun 28 2025

    Ekainaren amaierako ‘Bide Ertzean’ saioko Tertuliara, Peli Lekuona Naiz Irratiko kazetaria eta Xabier Rodriguez Goazen! 6.0 telesaileko aktorea gonbidatu nahi izan ditugu. Baten egunerokotasunaz eta bestearen esperientziaz hitz egin nahi izan dugu luze eta zabal, bai eta haratago joan ere. Elkarrizketa zinez interesgarria utzi digute.

    La entrada Peli Lekuona eta Xabier Rodriguez izan dira larunbat honetako ‘Bide Ertzean’ saioaren gonbidatuak se publicó primero en Ataun Irratia.

    Afficher plus Afficher moins
    1 h et 4 min
  • Bide Ertzean (2025/06/28)
    Jun 28 2025

    Larunbat goizetan ere, zuk nahi duzun bezala esnatzen zara Ataun Irratia entzutean. Musika, entretenimendua, umorea eta askoz ere gehiago jorratuko dituzu Ioar Aizpuruaren konpainia ederrean, 11:00etatik 13:00etara. Asteburuetako goizak ezberdin hastea posible dela iruditzen ez bazaizu, eta ohetik jaikitzeko iratzargailurik onenaren bila bazabiltza, hau da zure irrati saioa.

    La entrada Bide Ertzean (2025/06/28) se publicó primero en Ataun Irratia.

    Afficher plus Afficher moins
    1 h et 59 min
  • Gradosek ezin zuen joan Ane Muruaren hilabeteko Test Zoroa egin gabe
    May 24 2025

    Hilabeteko Test Zoroak ‘Bide Ertzean’ saioko tertulien zati oso garrantzitsu bat osatzen dute, eta beraz, Aitziber Gradosek ezin izan du joan Ataun Irratiaren estudiotik, test horietako bat burutu gabe. Oraingo honetan ere, ez dugu inolako zalantzarik zoroa baino zoroagoa izan dela.

    La entrada Gradosek ezin zuen joan Ane Muruaren hilabeteko Test Zoroa egin gabe se publicó primero en Ataun Irratia.

    Afficher plus Afficher moins
    11 min
  • Emakumeak kazetaritzan eta komunikazioan: Aitziber Gradosekin solasean
    May 24 2025

    Gaur egun emakumeek kazetaritzan eta komunikazioan bizi duten egoeraz aritu gara Aitziber Grados altsasuar gaztearekin. Bere ikuspegiaren inguruan galdetu nahi izan diogu gaur egun alor honetan burutzen ari den lanen aitzakian, baina bere bizipenen inguruan ere hitz egin digu.

    La entrada Emakumeak kazetaritzan eta komunikazioan: Aitziber Gradosekin solasean se publicó primero en Ataun Irratia.

    Afficher plus Afficher moins
    47 min
  • Aitziber Grados izan dugu larunbat honetako ‘Bide Ertzean’ saioaren protagonista
    May 24 2025

    Azken urte eta hilabeteetan komunikazioarekin eta kazetaritzarekin lotura zuzena duten zenbait proiektutan ikusi eta entzun dugu Aitziber Grados Muñoa altsasuarra. Larunbat honetan, bere inguruan gehiago jakiteko aukera izan dugu ‘Bide Ertzean’ saioan, Ataun Irratiaren estudiora gonbidatugu nahi izan dugulako.

    La entrada Aitziber Grados izan dugu larunbat honetako ‘Bide Ertzean’ saioaren protagonista se publicó primero en Ataun Irratia.

    Afficher plus Afficher moins
    33 min
  • Bide Ertzean (2025/05/24)
    May 24 2025

    Larunbat goizetan ere, zuk nahi duzun bezala esnatzen zara Ataun Irratia entzutean. Musika, entretenimendua, umorea eta askoz ere gehiago jorratuko dituzu Ioar Aizpuruaren konpainia ederrean, 11:00etatik 13:00etara. Asteburuetako goizak ezberdin hastea posible dela iruditzen ez bazaizu, eta ohetik jaikitzeko iratzargailurik onenaren bila bazabiltza, hau da zure irrati saioa.

    La entrada Bide Ertzean (2025/05/24) se publicó primero en Ataun Irratia.

    Afficher plus Afficher moins
    2 h
  • Aspaldiko partez horoskopoaren iragarpenak irakurri ditugu
    May 10 2025

    Larunbat honetako ‘Bide Ertzean’ saioko tertulian, horoskopoari ere tarte bat eskaini nahi izan diogu. Gure saioari misterio zaporea ematearen oso zaleak baldin bagara, oraingoan ere ez dugu gutxiago egin, eta harrituta utzi gaituen faktore bat baino gehiago izan ditugu tartean.

    La entrada Aspaldiko partez horoskopoaren iragarpenak irakurri ditugu se publicó primero en Ataun Irratia.

    Afficher plus Afficher moins
    34 min